Mundua -

Mehatxu terrorista

Bruselak alerta maila gorena mantenduko du datorren astelehenera arte

Hala ere, ikastetxeak eta metroa pixkanaka-pixkanaka berriz zabalduko dituzte bihartik aurrera, “normaltasunera itzultzen hasteko”, Belgikako agintarien arabera.

Belgikako soldadu bat Bruselako Grand Placen. Argazkia: EFE
Belgikako soldadu bat Bruselako Grand Placen. Argazkia: EFE
Alerta maila gorenean jarraitzen du Bruselak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alerta maila gorena datorren astelehenera arte indarrean izango da Bruselan, baina ikastetxeak eta metroa pixkanaka-pixkanaka berriz zabalduko dituzte bihartik aurrera, Charles Michel Belgikako lehen ministroak atzo jakitera eman zuenez.

Belgikako gainerako eskualdeetan mehatxu terroristaren 3. maila aplikatuko dute, Segurtasun Kontseilu Nazionala bildu ondoren Michelek prentsaurrekoan zehaztu zuenez.

?Igandean aipatutako mehatxu mota berdinei egin behar diegu aurre oraindik?, esan zuen lehen ministroak. Pertsona asko biltzen diren tokietan arrisku ?larria eta berehalakoa? dela gogorarazi zuen buruzagiak, kaleetan, merkataritza-guneetan eta garraio publikoetan bereziki.

Hala ere, "normaltasunera itzultzen hasteko" helburuarekin, ?ikastetxeak asteazkenean berriro zabaltzea? erabaki dute Belgikako agintariek, zehaztu zuen Michelek. Edozein kasutan, ?segurtasun neurri gehiago? hartuko dituztela nabarmendu zuen.

Era berean, metroa pixkanaka-pixkanaka berriz funtzionamenduan jarriko dute. ?Normaltasunera bueltatu nahi dugunaren keinu argi eta sendoa da?, azpimarratu zuen lehen ministroak.

Belgikako lehen ministroaren ildo berean mintzatu da Yavn Mayeur Bruselako alkatea ere, eta bihartik aurrera ikastetxeak zabaltzearen eta bruselarrak normaltasunera itzultzearen alde hitz egin du. "Ez gara erregimen islamista baten pean biziko. Ikastetxeak ixten baditugu, kultura debekatzen badugu, erosketak debekatzen baditugu, jendeari bizitzea, ongi pasatzea, erlaxatzea edota tragoxka bat hartzea debekatzen badiogu zer erregimenaren pean bizi gara?" adierazi du Mayeurrek RTBF Belgikako irrati telebista kate publikoko irrati kateari egindako adierazpenetan.

Alerta mailak mantentzearekin batera, segurtasun arrazoiengatik ekitaldi jendetsuak murrizteko neurriak aplikatzen jarraituko ditu Exekutiboak. Polizia eta Armadako baliabideak beste zeregin batzuetara bideratzeko aukera izatea ere da helburua.

Brusela geltokia estación polizia atentatu beldurra setio egoera estado emergencia. EFE

Belgikako poliziak Bruselako geltoki batean. Argazkia: EFE

Bestalde, Bruselan Armadaren eta Poliziaren presentzia indartuko da, baina baita Belgikako eskualde guztietan ere. Segurtasun indarrek ?garraio publikoei arreta berezia eskainiko diete?.

Mehatxuaren Azterketa eta Koordinaziorako Organoak (Ocam) bilera berria egingo du datorren astelehenean.

Lehen ministroaren ahotan, ikertzaileen eta legelarien lanak jarraitzen du, baina ?lan zaila da?.

Lau akusatu eta 15 atxilotu aske

Belgikako argibideetako epaileak beste susmagarri bat akusatu zuen atzo. Talde terroristako kide izatea eta Parisko eraso terroristetan parte hartzea egotzi zion, Belgikako Fiskaltza federalak jakitera eman zuenez.

Hala, lau susmagarri formalki akusatu dituzte Belgikan, Pariseko erasoetan parte hartzea leporatuta.

Beste 15 atxilotuak aske utzi zituzten. Herenegun 19 miaketa egin zituzten segurtasun indarrek Bruselan eta Charleroin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Brusela Belgika argazkiak Atentatuak bideoak Jihadismoa Gaurko azken orduko albistea