Mundua -

Tiroketa

Kurduen aldeko abokatu bat hil dute Turkian, tirokatuta

Tiroz hil dute Turkia hegoaldean egiten ari ziren ekitaldi publiko batean parte hartzen ari zela.

Tiroketa ikaragarria erasotzaile baten eta polizien artean, Turkian

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tahir Elçi, kurduen aldeko Turkiako abokatu sonatua, tiroz hil dute gaur herrialde hegoaldean egiten ari ziren ekitaldi publiko batean parte hartzen ari zela. Eraso berean polizia bat ere zendu da, CNNTürk telebista-katearen arabera.

Elçi Sur herrira joan da biolentziaren aurkako manifestu bat irakurri du Lau Zutabeen meskitaren aurrean. Meskita hori kaltetu egin zuten orain gutxi izan ziren segurtasun indarren eta Kurdistaneko Langileen Alderdiaren (PKK) jarraitzaileen aldeko istiluetan.

"Prentsaurrekoaren ostean, tiroak entzun dira urruti. Horren ostean, bizarra zeukan gizon bat guregana hurbildu da tiro egiten zuen bitartean, eta poliziaren albotik igaro da. Ez dakigu Elçi hil badu. Poliziek tiro asko bota dituzte", azaldu dio CNNTürk kateari erasoa bideoz grabatu duen Ramazan Yavuz kazetariak.

Hürriyet egunkariak zabaldu duen beste grabazio batean (segurtasun-kamera batetik ateratakoa) polizia bat auto batera nola urreratzen den ikusten da, eta barruan zeudenek nola tirokatzen duten. Horren ostean, zenbait norbanako korrika ateratzen dira abokatua zegoen lekura.

Aurretiazko autopsiaren arabera, Elçi garondoan jaso duen tiro bakar batez zendu da, Cumhuriyet egunkarian argitaratu dutenez. Horrez gain, Davutogluk lasai egoteko deia egin du, eta ikerketen emaitzei itxarotea eskatu.

Istiluak protestetan

Diyarbakirren eta Istanbulen ehunka pertsonak protesta egin dute abokatuaren heriotzagatik. "Guztiok gara Elçi" gisako leloak erabili dituzte, eta poliziak bertan bildutakoak sakabanatu ditu ur kanoiak eta istiluen aurkako materiala erabiliz.

Abokatuak polemika sortu zuen urrian telebistako debate batean PKK alderdia ez zela "erakunde terrorista bat", nahiz eta atentatuak egin, baizik eta xede politikoak dituen gerrilla bat.

Handik egun batzuetara, poliziak atxilotu egin zuen eta Fiskaltzak zazpi urte eta sei hileko zigorra eskatu zuen berarentzat, terrorismoa goraipatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken ordukoa Turkia albisteak