Mundua -

EB-Turkia bilera

3.000 milioi Turkiarentzat, migrazio-jarioari eutsi diezaion

Diru hori Turkiak hartzen dituen 2,2 milioi errefuxiatu siriarrei laguntzeko izango da

Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko bilera. Argazkia: EFE
Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko bilera. Argazkia: EFE
Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko bilera. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak (EB) Turkiari 3.000 milioi euro emateko konpromisoa hartu du gaur. Diru hori Turkiak hartzen dituen 2,2 milioi errefuxiatu siriarrei laguntzeko izango da, baina baita Turkia Europar Batasunean sartzeko prozesua arintzeko ere. Horren truke, Ankarak legez kanpoko immigrazioari aurre egin beharko dio.

"Europar Batasunak 3.000 milioi euroko hasierako laguntza emateko konpromisoa hartu du", bi aldeek sinatu duten adierazpenaren arabera. Turkia EBra sartzeko prozesuko alde ekonomikoa abenduaren erdialdean jorratuko dutela eta 2016ko urrian Turkiako herritarren bisatuak askatzeko aukera ere jaso dituzte bertan.

Halaber, EBk eta Turkiak "migrazio-jarioak antolatu eta legez kanpoko immigrazioa galarazteko" ekintza-plan bat aplikatzea adostu dute. Plan horrekin lotuta, Ankarak konpromiso hauek hartu ditu: mugen gaineko kontrola sendotu, 2016ko ekainerako Turkiatik Europara heldutako legez kanpoko immigranteak itzultzea onartu eta sare kriminalen aurka borrokatzea.

Gaur onetsitako adierazpenak, azkenik, 2007tik geldirik dagoen bateratze-prozesuko 17. atala (politika ekonomikoak) besterik ez du aipatzen. Abenduaren 14an egingo den gobernuarteko biltzarrean jorratuko dute puntu hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Batasun europarra Albisteak migrazioa Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Turkia berriak