Mundua -

Klima aldaketaren gailurra

Negoziazio eguna Parisen, atzo agintariek emandako bultzadaren ostean

Txinak eta AEBk azaldutako adostasun maila historikoaren ondotik, herrialde ezberdinetako ordezkaritzek negoziatzeari ekin beharko diote gaur.

Hollande eta Bam Ki Moon solasean, bigarren egun honetan. EFE
Hollande eta Bam Ki Moon solasean, bigarren egun honetan. EFE
Hollande eta Bam Ki Moon solasean, bigarren egun honetan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu osoko agintariek, bereziki AEBk eta Txinak, atzokoan erakutsitako asmo on eta adostasun mailaren ondotik, negoziatzeko eta ingurumen proiektuak aurkezteko eguna da gaurkoa Parisko klimari buruzko goi-bileran (COP21, ingelesezko sigletan).

Hiru mugarri izan zituen gailurraren lehen egunak: AEBren eta Txinaren arteko sintonia ona (alde biko bilera egin zuten Barack Obamak eta Xi Jinpingek), hainbat milioidunek berrikuntza proiektuetarako iragarritako dirutza eta Indiak .

150 herrialdeetako ordezkaritzek negoziazio eguna dute gaur. Astebete dute klima aldaketaren inguruko zirriborroa adosteko, mundu osoko Ingurumen ministroek datorren astean izenpetu beharko dute eta.

Horrez gain, ingurumen baldintzak hobetzeko proiektuek ere tartea edukiko dute bigarren egun honetan. Hala, Francois Hollande eta Abdelfatah Al Sisi Frantziako eta Egiptoko presidenteek eta Afrikako hainbat buruzagik kontinente honen desertizazioa geldiarazteko ekimen sorta aurkeztuko dituzte.

Hamar bat herrialdek, Peru barne, basoen aldeko neurriak proposatuko dituzte, klima aldaketaren kontra oso eraginkorrak baitira.

Azkenik, Recep Tayyip Erdogan eta Obama Turkiako eta AEBko presidenteek bilera edukiko dute gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Mundua berriak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Txina argazkiak Paris azken albisteak Frantzia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak