Mundua -

Tiroketa AEB-n

Gutxienez 14 hildako Kalifornian izandako tiroketa batean

Tiroketa urritasuna duten pertsonei laguntzeko zentro batean jazo da. Erasotzaileek ihes egin dute.

Militares en el lugar del tiroteo. Foto: EFE
Militares en el lugar del tiroteo. Foto: EFE
14 hildako Kalifornian izandako tiroketa batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 14 pertsona hil eta beste 14 zauritu dira Kalifornian izandako tiroketa batean, Poliziak baieztatu duenez. Tiroketa urritasuna duten pertsonei laguntzeko zentro batean jazo da, San Bernardino hirian.

Erasotzaileak “ondo prestatuta” zeuden eta “arma luzeak” erabili dituzten hiru gizonezko izan omen direla esan du San Bernardinoko Polizia-buruak, Jarrod Burguanek. Eraikinean tiroka sartu dira eta ondoren ihes egitea lortu dute. Oraingoz ez dituzte identifikatu.

Poliziak eta FBIk adierazi dute momentuz ez daukatela informaziorik eraso terrorista bat izan den edo ez zehazteko.

Gertakariak Inland Regional Center urritasuna duten pertsonei laguntzeko zentroan jazo da, 11:00ak inguruan (19:00 GMT). Tiroketaren berri izan duenean, Poliziak larrialdi eta segurtasun zerbitzuen protokoloa abian jarri du.

Erasoaren unean ehunka lagun zeuden eraikinean eta leku seguru batera eraman dituztela azaldu du Polizia-buruak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Albisteak