Mundua -

Protestak

Saudiek mendekuaren indarra jasango dutela esan du Khameneik

Al Nimr erlijioso xiitaren exekuzioak Saudi Arabiaren aurkako protestak eragin ditu gehiengo xiita duten herrialdeetan.

Argazkia: Eitb
Argazkia: Eitb
Argazkia: Eitb

Agentziak ! Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ali Khamenei Irango Errepublika Islamikoko buruzagi gorenak Nimr al Nimr erlijioso xiitaren exekuzioa gaitzetsi du, Irango telebista kateak jakinarazi duenez.

Khameneik Teheranen egin ditu adierazpenok, hainbat buruzagi erlijiosoren aurrean. Saudi Arabiako erregimenak egin dituen "krimen hauen aurrean erantzukizunez jokatzeko" eskatu du. "Eragindako minak, martiri errugabe honen hilketak, erantzun azkarra izango du, eta mendekuaren indarra pairatuko dute", iragarri du.

Al Nimr buruzagiaren exekuzioa Saudi Arabiako Gobernuaren "akats politikoa" izan dela esan du eta "Jainko ahalguztidunak" ez duela ekintza hori axolagabe hartuko. "Politikariak eta erregimeneko goi kargudunak samindu egin ditu erantzunak", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Iran bideoak Krimenak azken ordukoa Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?