Mundua -

Urteurrena

'Charlie Hebdo', erasoaren kronika urtebete geroago

Vatikanoaren egunkariaren arabera, "penagarria" izan da Charlie Hebdoren azala eta, gogorarazi duenez, erlijioen buruek gaitzetsi egin dute indarkeria erabiltzea Jainkoaren izenean.

'Charlie Hebdo' Frantziako aldizkari satirikoa. Argazkia: EFE
'Charlie Hebdo' Frantziako aldizkari satirikoa. Argazkia: EFE
Chalie Hebdo aldizkariak milioi bat ale kaleratuko ditu erasoen urteurrenean

1:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charlie Hebdo aldizkari satirikoak eraso jihadistaren kronika argitaratu du gaur, bere erredakzioaren aurkako atentatuaren lehen urteurrenean. Erlijio monoteista nagusiak eta fanatismoa barregarri uzten ditu gaurko zenbakiak.

Fabrice Nicolinok azarria, umorea, zirrara eta amorrua uztartu ditu erasoa kontatzeko orduan. Nicolino atentatutik onik atera zen. Atentatuan 12 pertsona hil zituzten Said eta Cherif Kouachi anaiek.

?Triste eta gorrotagarria, baina dibertigarria ere bada negar zergatik egiten dugun ez jakitea?, adierazi du ironiaz Nicolinok artikuluan. Argitalpenean, Stephane Charbonier Charb (hildakoetako bat) zuzendaria mahai baten inguruan agertzen da irudi batean, beste lankideekin batera, eta hurrengoa esaten die: ?egia diotzuet: guztiak batera dibertitzen denbora asko jarraituko dugu?.

Erasoaren egunean, ?jihad edo gerra santua aukeratzen duten gazte frantziarren? inguruan eztabaida beroa izan zuten Charlie Hebdo-ren marrazkigileek eta kazetariek, kontrako bi iritzirekin.

Frantziako gizarteak gazte erradikal horiek sortu dituela uste zuten batzuek, Nicolinok gogorarazi duenez. Beste batzuek, aldiz, inolako emaitzarik gabe gazte horien auzoetan milaka milioi euro xahutu dituztela uste zuten.

Kouachi anaiek bilera eten zuten. Burua estalirik eta armekin eraikineko mantentze-lanetarako behargin bat hil zuten lehenengo, eta ondoren Coco aldizkariko marrazkilari bat bahitu zuten, erredakziora eraman zitzan.

Coco-k azaldu duenez, bigarren solairura igo eta han ?geldi?, ?kalashnikovak sorbaldan zituela, atearen kodea markatu zuen automata balitz bezala?, eta terroristak tiroka hasi ziren.

Zenbaki bereziaren milioi bat ale jarri dituzte salgai gaur. Hildakoek egindako marrazkiak eta Laurent Sourisseau Riss zuzendariaren editoriala ditu gaurko aleak. Arrakastarik gabe, astekaria hiltzen saiatu diren guztien aurka egiten du marrazkigileak editorialean, fanatiko erlijiosoen kontra batez ere.

?2015 Charlie Hebdo-ren historian urterik beldurgarriena izan da, iritzi egunkari batentzako tormenturik okerrena bizi duelako: gure usteak zalantzan jarri dituztelako. Berriz altxatzeko uste sendoak ote ziren??, idatzi du Riss-ek.

?Erantzuna zuen eskuetan duzue. Ateoen eta laikoen uste sendoak fededunen fedeak baino mendi gehiago mugi ditzake?, gaineratu du.

Vatikanoa: 'Penagarria'

L'Osservatore Romano Vatikanoaren egunkariaren arabera, "penagarria" izan da Charlie Hebdoren azala eta, gogorarazi duenez, jadanik erlijioen buruek gaitzetsi egin dute indarkeria erabiltzea Jainkoaren izenean.

"Gertatutakoa e da berria, konpromisorik gabeko laikotasunean babestuta, astekari frantziarrak ahaztu baitu erlijio guztien buruak erlijioen izenean egindako indarkeriaren aurka agertu direla aspaldian", dio L'Osservatore Romanok.

"Charlie Hebdok egindako hautaketan, alabaina, azaleratu da zuzentasun politikoari arreta handia dion munduan ia barregura eragiten dutela (?) baina ez dute onartu ez errespetatu nahi izan fededun bakoitzak Jainkoan duen fedea, kredoa edonolakoa izanda ere", ebatzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia bideoak Atentatuak albisteak Albisteak