Mundua -

Mugarik Gabeko Medikuak

Gutxienez lau hildako MSFren zentro baten aurkako erasoan, Yemenen

Beste hamar pertsonek ere zauriak izan dituzte Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) Gobernuz Kanpoko Erakundearen zentro baten aurka egindako bonbardaketan.

Yemeneko gatazkan aurretik izandako bonbardaketa baten ondorioak. EFE
Yemeneko gatazkan aurretik izandako bonbardaketa baten ondorioak. EFE
Yemeneko gatazkan aurretik izandako bonbardaketa baten ondorioak. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau pertsona hil dira eta beste hamar zauritu Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) Gobernuz Kanpoko Erakundearen mediku-zentro baten aurka egindako bonbardaketan, Yemengo Saada probintzian (herrialdeko ipar-ekialdean).

Bonbardaketa Razeh herrian jazo da, eta bertan dagoen ospitaleak Yemengo gatazkako borroken eragin handienak jasotzen ditu. Joan den martxotik 2015eko abendura bitartean, Mugarik Gabeko Medikuek  20.000 zauritu artatu dituzte bertan, eta 790 tona mediku-zuzkidura baino gehiago banatu ditu.

MSF erakundeak ez du zehaztu nor izan den erasoaren egilea; hala ere, azken hilabeteetan, gutxienez bere instalazioetako bi koalizioa arabiarraren jomuga izan dira. Koalizio horren buru Saudi Arabia dago.

Gobernuz Kanpoko Erakundeak herrialde horretan egiten ari den lanari buruzko azken txostenean salatu zuen herrialdetik zehar mugitzeko zailtasun larriak zituztela, enfrentamenduen eta aire-erasoen eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak