Mundua -

Atxiloketa

Mexikok 'Chapo' Guzman AEBra estraditatzeko prozesua abiatu du

Orain, Mexikoko agintariek Sean Penn eta Kate del Castillo aktoreak galdekatu nahi dituzte, narkotrafikatzaileari egindako elkarrizketaren harira.

El Chaporen atxiloketa. Argazkia: EITB
El Chaporen atxiloketa.
'El Chapo' Guzman AEBera estraditatzeko prozedura hasi du Mexikok

1:12

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko agintarien esanetan, igandean abian jarri dute Joaquin Chapo Guzman narkotrafikatzailea AEBra estraditzatzeko prozesua, ostiralean berriro atxilotu ostean.

Prentsa-ohar batean azaldu dutenez, Interpoleko agenteek Altiplanoko espetxean aurkeztu dute hura estraditatzeko agindua, Sinaloako karteleko burua AEBra eramateko.

Estradizio prozeduraren proba fasea beteta, epaileek iritzi juridikoa emango dute, eta Atzerri Harremanetarako Idazkaritzari bidaliko diote espedientea, narkotrafikatzailearen estradizioa behin betiko baimen dezan.

Hala ere, Chapo Guzmanek babes helegitea jartzeko eskubidea du, AEBra eramatea onartzen badute.

Sean Penn

Chapo Guzman munduko narkotrafikatzaile handiena atxilotzeko operazioan, oso garrantzitsuak izan ziren bere bizitzaren inguruko pelikula bat egiteko proiektua eta Sean Pennek urrian Rolling Stone aldizkarirako egin zion elkarrizketa.

Orain, Mexikoko agintariek Sean Penn eta Kate del Castillo aktore mexikarra (horrek ekoitzi behar zuen filma) galdekatu nahi dituzte, elkarrizketaren ingurukoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mexiko bideoak Gaurko azken ordukoa