Mundua -

Batasunaren egoera

Obamak erregai fosilen erabileran 'aldaketak' lortu nahi ditu

Bestalde, ekonomiaren susperraldiarekin harro agertu da AEBetako presidentea, baina estatubatuar asko kezkaturik dituzten “aldaketa sakonekin” batera etorri dela onartu du.

Barack Obama presidentea Batasunaren Egoerako bere azken hitzaldian. Argazkia: EFE
Barack Obama presidentea Batasunaren Egoerako bere azken hitzaldian. Argazkia: EFE
AEBtako hurrengo presidentearen erronkez hitz egin du Obamak

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetan, petrolioaren eta ikatzaren erabileran “aldaketak” izateko presioa egingo duela ziurtatu du gaur Barack Obama presidenteak Batasunaren Egoerako bere azken hitzaldian. Hala, energia garbien eta klima aldaketaren kontrako borrokaren aldeko apustua berretsi du.

“Gau batean gertatuko” ez dela onartu du AEBetako presidenteak. Statusa babestu nahi duten “interes” asko daudela gogorarazi du, baina “gure seme-alabek” lanpostuen sorrera, aurreztea eta Lurra babestea “merezi” dutela erantsi du.

Oposizio errepublikanoaren zati batentzako hitzak izan ditu Obamak. Klima aldaketa ukatzen jarraitzea behin baino gehiagotan aurpegiratu die AEBetako presidenteak errepublikanoei. “Zientziari kontra egin nahi badiozue, egin”, esan die.

Susperraldi ekonomikoarekin harro, baina aldaketa sakonak onartu ditu

Bestalde, ekonomiaren susperraldiarekin harro agertu da Obama, baina estatubatuar asko kezkaturik dituzten “aldaketa sakonekin” batera etorri dela onartu du.

AEBek munduko ekonomiarik indartsuena eta iraunkorrena dute. 14 milioi lanpostu berri baino gehiago, 90ko hamarkadaz geroztik hazkunderik handiena bi urtetan, langabezia erdira murriztuta. AEBetako ekonomia atzeraldian dagoela esaten duena fikzioa saltzen ari da”, azaldu du.

Hala ere, “estatubatuar asko” kezkaturik daudela onartu du buruzagiak, ekonomia “sakon aldatzen ari delako”. Zentzu horretan, teknologia automatek lanpostuak ordezkatzen ari direla, enpresek nazioartean mugitzeko askatasuna dutela eta desberdintasunak areagotu direla nabarmendu du Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Nazioarteko azken orduko berriak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Barack Obama bideoak Eguneko albisteak Albisteak Larrialdi klimatikoa 2024