Mundua -

ATENTATUA TURKIAN

Turkian ustezko 65 jihadista atxilotuta, atentatu suizidarekin lotuta

10 lagun hil ziren, atzo,  Istanbulen, Turkiako hiriburuan,  atentatu suizida batean. Meskita Urdinaren inguruetan izan zen erasoa, Sultanhmet gune turistikoan.

Atentatu suizidak utzitako arrastoak garbitzen, hainbat langile, Istanbul erdigunean. EFE.
Atentatu suizidak utzitako arrastoak garbitzen, hainbat langile, Istanbul erdigunean. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 pertsona atxilotu dituzte Turkian, azken orduotan, atzo Istanbulen izandako atentatu suizidarekin zerikusia dutelakoan. Turkiako Poliziaren arabera, Estatu Islamikoarekin lotura dute atxilotutako guztiek. 10 lagun hil ziren atzoko erasoan, Istanbul erdigunean.

Dogan agentziaren arabera, Antalyan hiru errusiar atxilotu dituzte, eta turkiar bat eta 15 siriar Ankaran. Atxiloketak egin diren lekuetan dokumentazio ugari atzeman duela esan du Poliziak.

Ikertzaileen arabera, Ankaran atxilotutakoak hiriburu horretako eraikin publikoei buruzko informazioa biltzen ari ziren. Siriako herritarrak Poliziaren atzerri-sailaren esku utzi dituzte, deportatu ditzaten.

Sanliurfa hirian izan dira atxiloketa gehienak: Siriako mugatik gertu dagoen hiri horretan 21 pertsona atxilotu dituzte.

Kilisen, hori ere Siriako mugan, lau ustezko jihadista atxilotu dituzte; bi euren senideen esku utzi dituzte, adingabeak baitira, eta beste biak polizia-etxera eraman dituzte, talde terroristako kide izatea egotzita.

Gainerako atxiloketak Turkia hegoaldean, Mersin probintzian izan dira

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Turkia