Mundua -

Afera diplomatikoa

Atxikitako 10 marine estatubatuarrak askatu ditu Iranek

Teherango uretan sartu ziren bi gerraontziak aske utzi ditu Iranek, gertakaria "nahi gabe" jazo dela egiaztatu ostean.

Atxikitako marine estatubatuarrak, Iranek zabaldutako argazki batean. EFE
Atxikitako marineak. EFE
Atxikitako marine estatubatuarrak, Iranek zabaldutako argazki batean. EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Irango uretan sartzeagatik atxikitako AEBko bi gerraontzi eta 10 marineak aske utzi ditu gaur Teheranek, gertakaria "nahi gabe" jazo dela egiaztatu ostean.

Pentagonoak hasieratik jakinarazi zuenez, "matxura" bat tarteko, nabigazio sisteman "akatsa" izan zuten bi ontziok eta Irango uretan "nahi gabe" sartu ziren. Bertsio hori ontzat eman du orain Iranek.

Goizean, Ali Favadi almiranteordeak, Irango Armada Iraultzailearen komandanteak, Persiar golkoko uretako segurtasunaz arduratzen den militarrak, iragarri du atxilotutako lagunak "laster" askatu behar zituztela.  "Nabigazio sisteman akatsa izan zuten AEBko bi gerraontziek eta horregatik sartu ziren Irango uretan. Auzia konpontzeko lanetan ari gara", erantsi du goizean.

Pentagonoko iturriek bart azpimarratu dutenez, ontziak Kuwait eta Bahrein artean zihoazela, "matxura bat" izan zen, eta horregatik sartu ziren Irango uretan.

Pentagonoak Iranen probokazioak salatu ditu orain gutxi, abenduaren amaieran Iranek USS Harry S. Truman hegazkin-ontzitik gertu koheteak jaurti eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken ordukoa Iran argazkiak