Mundua -

Siriako ekialdean

Ehunka hildako eta bahitu Estatu Islamikoak abiatutako erasoan

100 zibil eta soldadu baino gehiago hil eta 400 inguru bahitu ditu Estatu Islamikoak Siriako ekialdean.

Estatu Islamikoa Sirian. Artxiboko irudia: EiTB
Estatu Islamikoa Sirian. Artxiboko irudia: EiTB
Estatu Islamikoa Sirian. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100 zibil eta soldadu baino gehiago hil dira eta 400 lagun inguru bahitu ditu Estatu Islamikoa talde terroristak Deir al Zur hirian, Siriako ekialdean, abiatutako erasoan.

Erasoa atzo gauean hasi zen, Al Furat hotelean su-armekin sartu zirenean. Bertan Siriako Gobernuko hainbat kide zeuden, Al Bayan irrati-kateak zabaldu duenez. Erasotzaileek ehunka lagun hil zituzten, eta geroago hainbat bonba eztanda egin zituzten.

Horrekin batera, eraso zabala abiatu zuten atzo Al Baguiliyako udalerrian, Deir al Zurreko zortzi kilometrora. Al Baguiliya bera eta inguruko zonaldeak mende hartu ditu jada Estatu Islamikoak. Gainera, Al Muadafineko auzoa ere, Deir al Zurreko mendebaldean, kontrolpean hartu dute.

Rami Abdelrahman Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiaren zuzendariak baieztatu duenez, azken orduetan Estatu Islamikoak 85 zibil hil ditu, eta 400dik gora preso hartu. Gainera, Gobernuko tropen eta miliziako 50 bat kide hil dira liskarretan. Lagun gehienei Gobernuko segurtasun indarreko kide izatea leporatu diete.

Bestalde, SANA Siriako albiste-agentzia ofizialaren arabera, 300 dira Estatu Islamikoak hildako lagunak, tartean ehunka haur eta emakumezko, gehienak soldaduen senideak, hain zuzen ere.

Gutxienez 40 zibil hil dituzte Al Raqan, tartean 8 haur, hainbat bonbardaketatan

Gutxienez, 40 zibil hil dituzte azken orduotan, tartean zortzi haur, azken 24 orduotan Siriako Al Raqa hirian izandako bonbardaketatan.

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak berri eman duenez, Errusiako edota Siriako erregimenaren hegazkinek egin dituzte bonbardaketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Estatu islamiarra berriak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Siria albisteak gaur