Mundua -

Oxfam-en txostena

Munduko 62 pertsona aberatsenek 3.600 milioi pobrek adina diru dute

Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak aberastasunaren banaketaz egindako txostenaren arabera, paradisu fiskaletan 7,6 bilioi dolar daude ezkutatuta.

Mundu aberatsenen eta txiroenen arteko aldea hazi egin zen 2015ean. Argazkia: EiTB
Mundu aberatsenen eta txiroenen arteko aldea hazi egin zen 2015ean. Argazkia: EiTB
Munduko 62 pertsona aberatsenek populazioaren erdiak adina diru dute

0:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015ean hazi egin zen munduko aberatsenen eta txiroenen arteko aldea; hala, munduko 62 pertsona aberatsenek 3.600 milioi pobrek adina diru Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak egindako txostenaren arabera. Gainera, paradisu fiskaletan 7,6 bilioi dolar ei daude ezkutatuta.

"% 1aren zerbitzura dagoen ekonomia" izeneko txostenak gutxiengo pribilegiatuaren eta gehiengoaren arteko ezberdintasunak jasotzen ditu. Erakundeak ohartarazi duenez, muturreko desberdintasunak "jasangaitzak" dira dagoeneko eta "pobreziari aurre egiteko" diferentzia horien gainean lan egiteko dei egin du.

Oxfamek iragarri zuen munduko populazioaren % 1ak gainerako % 99ak adina diru pilatuko zuela, baina proportzio hori urtebete geroago beteko zela uste izan zuen. 2015ean munduko 62 pertsonak 3.600 milioi txirok adina aberastasun zuten, ostera, 2010ean proportzioa 388 pertsonakoa zen.

Bestalde, mende hasieraz geroztik sortu den aberastasunaren erdia % 1aren poltsikoetara joan da, munduko txiroenek, ostera, apenas egin dute hobera. Sortu den aberastasunaren % 1a baino ez zaie heldu eta bilioi bat dolar baino gehiago galdu dute (% 41).

Gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi duenez, desoreka ekonomikoak hazkundea eta gizarte kohesioa ahultzen dute eta nabarmendu du txiroenak direla horren ondorioak pairatzen dituztenak.

Berriki egindako estimazio baten arabera, 7,6 bilioi dolar daude paradisu fiskaletan ezkutatuta, Erresuma Batuaren eta Alemaniaren Barne Produktu Gordina baino kopuru handiagoa. Afrikar aberatsenen aberastasunaren ia herena, 500.000 milioi dolar, paradisu fiskaletan dago eta horrek zerga bidez, urtero, 14.000 milioi euroko sarrerak izatea eragozten dio kontinenteari. Diru horrekin lau milioi haurren bizitza salba liteke eta kontinente osoa eskolatzeko irakasleen soldatak ordaindu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa