Mundua -

Chapori elkarrizketa

Sean Pean: 'AEBn drogen inguruko eztabaida zabaltzea zen nire asmoa'

CBS  telebista katean egin dioten elkarrizketan, Peanek adierazi du ez duela Chaporekin bildu izanaren damurik, bere asmoa eztabaida piztea zelako.

Sean Penn aktoreak 'Chapo' narkotrafikatzailea elkarrizketatu zuen. EFE.
Sean Penn aktoreak 'Chapo' narkotrafikatzailea elkarrizketatu zuen. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin 'Chapo' Guzman narkotrafikatzailearekin biltzeko erabakia azaldu du Sean Pean aktoreak. Elkarrizketaren helburu nagusia Ameriketako Estatu Batuetan drogaren arazoaren inguruko eztabaida zabaltzea zela esan du aktoreak.

CBS telebista-katean egin dioten elkarrizketan, Peanek adierazi du ez duela Chaporekin bildu izanaren damurik, bere asmoa eztabaida piztea zelako. Dena dela, onartu du ez dela bere helburua bete, hedabide guztiek berarengan jarri dutelako begirada, eta ez drogaren arazoan.

"Herritarron bizitzan hainbesteko eragina duten drogaren aurkako politikak ez dira aldatzen. Mugiezinak direla dirudi. Arazoa sinplifikatu eta azalekoa bakarrik ikusi nahi dugula iruditzen zait askotan, baliabide guztiak pertsona bat topatzeko jarrita", esan du.

Peanek ukatu egin du berak Chaporekin izandako bilerak bideratu izana atxiloketa, eta Mexikoko agintariak gogor salatu ditu, bere irudiak lau haizetara zabaltzearren, drogaren kartelen jomugan jarriz.

Elkarrizketa adostu zutenean, baldintzetako bat behin betiko testua publikatu aurretik Chapok irakurtzeko aukera izatea zen; testua ontzat eman ondoren, narkotrafikatzaileak elkarrizketa argitaratzeko baimena eman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Albisteak