Mundua -

MUNDUKO EKONOMIA FOROA

'Mundu mailako arrisku nagusiak' aztergai, Davosen

Klima aldaketa, suntsipen handiko armak eta uraren krisia daude datorren hamarkadan munduak aurre egin beharreko arrisku nagusien artean, adituen iritzian.

Munduko Ekonomia Foroaren inaugurazio ekitaldia. Davos, atzo. EFE.
Munduko Ekonomia Foroaren inaugurazio ekitaldia. Davos, atzo. EFE.
Munduko Ekonomia Foroaren inaugurazio ekitaldia. Davos, atzo. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Ekonomia Foroak gaur zabaldu ditu ateak Davos hirian, Suitzan. Bertan bildutakoek, larunbatera bitarte, mundu mailako arrisku nagusiak izango dituzte eztabaidagai: horien artean, klima aldaketak, migrazioak edota teknologia berrien inpaktuak eragindako 'arrisku globalak' daude. Ekonomia politiken ondorioak ere aztertuko dituzte; krisi fiskala eta langabezia estrukturala, adibidez.

'Laugarren Industria Iraultza' izenburupean abiatu da urtero egin ohi den Foroa, eta lau egunez egongo dira bilduta mundu osoko agintariak eta enpresaburuak.

Aurtengo hitzordurako adituek egindako txostenean jasotzen denez, klima aldaketa, suntsipen handiko armak eta uraren krisia daude datorren hamarkadan munduak aurre egin beharreko arrisku nagusien artean. Hamar urtean aurreneko aldiz, klima aldaketaren ondorioak ageri dira lehen arrisku nagusien zerrendan.

Gerrek eragindako migrazio masiboen ondorioak ere, mundu mailako arazo gisa jaso dituzte adituek.

Berrogei estatuburu eta gobernuburu baino gehiago bildu dira Davoseko bileran. Horiekin batera, bertan dira, Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea, Jim Yong Kim Munduko Bankuko burua eta Christine Legarde Nazioarteko Diru Funtsa erakundeko zuzendari nagusia. Munduko osoko enpresaburuek ere hartuko dute parte Foroan, tartean, Iberdrola, Telefonica, Repsol, BBVA edota Iberostar enpresetako buruzagiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Larrialdi klimatikoa