Mundua -

Gehienez ere bi urtez

Schengen eremuan kontrolak luzatzea babestu dute EBko Barne ministroek

Austriak, Alemaniak, Suediak, Danimarkak, Norvegiak eta Frantziak jarri dituzte orain arte aldi baterako barne kontrolak. Austrian eta Alemanian maiatzean utzi behar zituzten bertan behera.

Danimarkako muga. Artxiboko irudia: EFE
Danimarkako muga. Artxiboko irudia: EFE
Danimarkako muga. Artxiboko irudia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Schengen eremuan aldi baterako barne kontrolak gehienez bi urte luzatzea babestu zuten atzo Europako Barne ministroek. Bestalde, kanpoko mugak indartzeko neurriak adostu zituzten, baina bakoitzaren subiranotasun nazionala urratu gabe.

Klaas Dijkhof Herbehereetako Immigrazio ministroak azaldu zuenez, Alemaniak eta Austriak, besteak beste, aldi baterako barne kontrolak jarri behar izan dituzte martxan, Europara heltzen ari den etorkin eta errefuxiatu oldeari aurre egiteko. 2015ean milioi bat pertsona heldu ziren Europara.

Egoerak hobera egin ez duela ikusita, “Schengen Muga Kodeko 26. artikuluaren bidez, mugetan aldi baterako kontrolek jarraitzeko, legezko oinarri bat prestatzea eskatu diote estatu kideek Batzordeari”, iragarri zuen atzo Dijkhofek prentsaurrekoan, bilera amaitu ondoren.

Artikulu horretan oinarrituta, aldi baterako barne kontrolak sei hilabetetik bi urtera arte luzatzeko aukera izango dute estatu kideek Schengen eremuan.

Maitzean amaitu behar zuten

Austriak, Alemaniak, Suediak, Danimarkak, Norvegiak eta Frantziak jarri dituzte orain arte aldi baterako barne kontrolak, Schengen Muga Kodean salbuespen neurri moduan aurreikusitako aukera hori baliatuz. Austrian eta Alemanian maiatzean utzi behar zituzten bertan behera kontrol horiek.

Beharrezkoa balitz Europako Batzordeak 26. artikulua baliatzeko pausoak bizkortzea espero dute orain estatu kideek, EBko iturriek azaldu zutenez.

2015eko bukaeran aukera hori bazegoela adierazi zuen EBko Exekutiboak. Hala, kanpoko kontrolak azkar hobetzeko eskatu zion Greziari.

Europako muga polizia bat

Bestalde, Batasunaren kanpoko mugak indartzeko neurri-sorta babestu zuten Barne ministroek, besteak beste, Europako kostaldea eta mugak zaintzeko polizia-talde bat sortzea. Hala ere, Europako Batzordearen proposamenean aldaketa garrantzitsuak egin zituzten buruzagiek.

Europako Polizia sortzeko aukeraren aurrean, erreparoak agertu zituen Espainiak, subiranotasun nazionala arriskuan jar dezakeela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Brusela albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak