Mundua -

Ezbeharra

Hainbat lagun harrapatuta daude Hegoafrikako meategi batean

Erreskate taldeek 70 meatzari atera ahal izan dituzte, baina beste hainbat lur azpian daude oraindik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoafrikako Mpumalanga eskualdean dagoen meategi batean lanean ari ziren 112 meatzari harrapatuta geratu dira, meazulo bat behera etorrita. Erreskate taldeek 70 bat atera dituzte.

Larrialdi zerbitzuek Hegoafrikan 08:30ean (06:30 GMT) zirenean jazo dute ezbeharraren berri, eta meategiaren barruan dauden lagunak ateratzeko lanetan ari dira.

Meatzeko langileen sindikatuak jakinarazi duenez, 112 dira lur azpian harrapatutakoak. "Hondamendi bat da, oso kezkatuta gaude", adierazi du langileen ordezkari batek.

Ezbeharretik bizirik atera diren 70 meatzari erreskatatzea lortu dute, denak arin zaurituta.

"Harrapatuta daudenak erreskatatzeko lanean ari gara", esan du Russell Meiring larrialdi zerbitzuen bozeramaileak.

Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen ezbeharra. Meategiaren jabeak oharra kaleratuko du aurki, xehetasun gehiago emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak