Mundua -

Kuba

Raul Castrok dimititzea 'erabakita' duela iragarri du Mujicak

Nolanahi ere, Uruguaiko presidente ohiak ez du argitu noiz utziko duen kargua Kubako agintariak.

Raul Castro Kubako presidentea. EFE
Raul Castro Kubako presidentea. EFE
Raul Castro Kubako presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Castro Kubako presidenteak kargua uztea "erabakita du", adina tarteko, Jose Mujica Uruguaiko agintari ohiak iragarri duenez.

Mujica Kuban izan da berriki, eta Castro anaiekin bildu da.

"Fidelek Gobernua utzi zuen aspaldi, eta Raul ere joan egingo da, dagoeneko erabaki du, 85 urte baititu. Biologia ezin da garaitu, eta errespetatu egin behar da hori", azaldu du, La Republica uruguaitar egunkarian egindako elkarrizketa batean.

Bestalde, Mujicak baztertu egin du 2019ko hauteskundeetara aurkeztea, adinekoa baita eta karguan izateko "gaitasun fisikorik" ez duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak