Mundua -

Ezbehar larria

Hamar lagun hil eta 100 zauritu dira tren istripu batean, Alemanian

18 zauritu larri omen daude eta biktima gehiago egon litezke. Herrialdean azken urteetan izandako tren istripurik larrienetakoa da gaurkoa.

Erreskate taldeak trenetatik biktimak ateratzen. Argazkia: EFE
Trenen arteko talka Bad Aiblingen (Alemania). Argazkia: EFE
Zortzi lagun hil dira Alemanian, bi trenen arteko talkan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar lagun hil dira eta 108 zauritu dira gaur goizean Alemanian izandako tren istripu batean. Ezbeharra Bavaria estatuan federalean gertatu da, Alemania hego-ekialdean, bidaiarien bi trenek elkar jota, BR irrati kateak polizia iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

Ezbeharra 06:40an jazo da, Bad Aibling herritik gertu. Zauritutakoak artatzeko hainbat anbulantzia eta helikoptero bertaratu dira. 50 lagun larri omen daude eta hildako gehiago egotea ez dute baztertu.

"Hildako kopurua hazi egin da, zoritxarrez: hamar dira jada", jakinarazi du Bavierako Poliziak Twitterren.

Azken urteetako istripurik larrienetakoa

"Trenetan biktima gehiago ote dauden ez dakigu. Ikaragarria da", esan du Jochim Herrmann Bavierako Barne ministroak Nurembergen, ezbeharra izan den tokira joan baino lehen. Ministroaren arabera, "azken urteetan Alemanian izandako tren istripu larrienetakoa da, zalantzarik gabe".

Oraingoz, ez dakite zerk eragin duen istripua. Bi trenek aurrez aurre jo dute elkar, eta bagoietako batzuk trenbidetik irten dira. Meridiam konpainiarenak dira istripua izan duten trenak. Holzkirchen eta Rosenheim herrien arteko zerbitzua bertan behera geratu da, eta autobusak jarri dituzte bidaiarientzat.

Deutsche Bahn Alemaniako tren konpainiak jakinarazi duenez, ezbeharra izan den lekuan trenbide bakarra dago; beraz, baliteke seinalizazioarekin arazoren bat egon izana eta horrek eragin izana istripua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania argazkiak Eguneko albisteak