Mundua -

Errusia

Emakume batek, ustez, haur bat hil eta haren burua erakutsi du Moskun

Poliziak haurraren zaintzailea atxilotu du, 39 urteko emakumea, hilketa egotzita.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat atxilotu dute Moskun, ustez, haur bat hil eta haren burua Moskuko kaleetan erakustea egotzita. Errusiako agintariek azaldu dutenez, haurraren zaintzailea ei da atxilotua.

Suhiltzaileek burua moztuta zuen haur baten gorpua aurkitu dute Moskuko apartamentu batean, sute bat itzaltzera joan direnean.

Poliziaren esanetan, 39 urteko emakumeak haurra hil du, haren gurasoak etxetik kanpo zeudela aprobetxatuta eta, gero, etxeari su eman dio.

Ustezko hiltzailea Moskuko Oktiabrskoye Pole metroko geltokian atxilotu dute, oraindik ere haurraren burua eskuetan zuela.

Yulia Ivanova Errusiako instrukzio batzordeko bozeramailearen hitzetan, atxilotua haurraren zaintzailea zen.

Ikertzaileek zehaztu dutenez, hiruzpalau urteko haurraren gurasoak etxetik kanpo zirela baliatuta, "oraingoz ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, emakumeak haurra hil zuen, etxeari su eman zion, eta, gero, bertatik atera zen haurraren burua eskuan zuela".

Gerora, 11:25 aldera, Poliziak Oktiabrskoye Pole metroko geltokia itxi eta ustezko hiltzailea atxilotu du. Antza denez, emakumeak "Allahu Akbar" (Ala handia da) oihukatu du haurraren burua eskuan zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Errusia argazkiak Eguneko albisteak