Mundua -

Lurrikara

Indonesiak bertan behera utzi du tsunami alerta

7,9ko indarra izan du lurrikarak Richter eskalan, Asia Hego-ekialdeko herrialdean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indonesiako Gobernuak bertan behera utzi du 7,9ko indarra izan duen lurrikara baten ostean ezarritako tsunami alerta, MetroTV telebistak jakitera eman duenez.

Lurrikara Sumatra irlaren hego-ekialdean izan da, baina agintariek ez dute biktimen berri eman, nahiz eta Padangen, Sumatra Mendebaldeko hiriburuan, izua zabaldu den dardara dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondamendi naturalak Gaurko azken ordukoa Lurrikarak Indonesia Asia Tsunamia gaur