Mundua -

Eskandalua

Kasko Urdinek egindako sexu-abusuengatik 69 salaketa jaso ditu NBEk

Azken hilabeteotan hautsak harrotu ditu nazioarteko armadako soldaduek Afrika Erdiko Errepublikan egindako gehiegikeriek.

Nazio Batuen Erakundearen Kasko Urdinak. Artxiboko irudia
Nazio Batuen Erakundearen Kasko Urdinak. Artxiboko irudia
Nazio Batuen Erakundearen Kasko Urdinak. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak 69 salaketa jaso zituen 2015ean, Kasko Urdinek 21 herrialdetan egindako sexu-abusuengatik.

Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiak publiko egindako txostenean aipatzen datu hori. Azken hilabeteotan hautsak harrotu ditu nazioarteko armadako soldaduek Afrika Erdiko Errepublikan egindako gehiegikeriek. Eta informazio honek polemika areagotu du.

Guztira, iaz, 99 salaketa izan zituen, ustez erakunde horretako langileek nahiz soldaduek egindako sexu-erasoengatik.

2014an, salaketak 80 izan ziren. Ban Ki-moonek aitortu du erasoen gorakada honen aurrean premiazko neurriak hartu behar dituztela.

Nazio Batuen Erakundeak urtarrilean jakinarazi zuen Kasko Urdinen kontrako 69 salaketa jaso zituela, baina oraingoan erasoak ze herrialdetan izan ziren zehaztu du.

Kongoko Errepublika Demokratikoan izan dira salaketa gehienak: zazpi. Marokon eta Hegoafrikan, launa; Kamerunen, Kongoko Errepublikan, Ruandan eta Tanzanian, hiruna; Beninen, Burkina Fason, Burundin, Kanadan eta Gabonen, bina; eta Alemanian, Ghanan, Madagaskarren, Moldavian, Nigerren, Nigerian, Senegalen, Eslovakian eta Togon, bana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 NBE Gaurko azken ordukoa