Mundua -

Errefuxiatuak

Gutxienez 18 lagun hil dira Egeo itsasoan, ontzi bat hondoratuta

Urtea hasiz geroztik, gutxienez 400 pertsona hil dira Europara iritsi nahian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 18 pertsona hil dira igande honetan Egeo itsasoan, ontzi bat hondoratuta, Turkiako kostazainek jakinarazi dutenez. Gainera, 15 lagun erreskatatu dituzte kostazainek.

Turkiatik atera den ontziak Greziako uharteren batera iritsi asmo zuen, baina ontzia irauli egin da Turkiako Didim barrutitik gertu.

Bilaketa eta erreskate operazioa martxan jarri dute, hildako gehiago aurkitzen saiatzeko.

Gerratik edota pobreziatik ihesi doazen Asiako, Ekialde Hurbileko eta Afrikako milaka lagun saiatzen dira Egeo itsasotik barrena Turkiatik Greziara joaten, gero Europara iristeko.

Urtea hasiz geroztik, gutxienez 400 pertsona hil dira Europara iritsi nahian, Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera. Aurreko urtean 3.700 pertsona hil ziren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Greziako albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Turkia albisteak Itotzeak itsasoan Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?