Mundua -

94 urte zituela

Nancy Reagan lehen dama ohi estatubatuarra hil da

Bel Airreko auzoan bizi zen, baina azken urteotan haren osasun egoerak nabarmen egin zuen okerrera.

Nancy Reagan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Nancy Reagan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Nancy Reagan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nancy Reagan AEBko lehen dama ohia hil da, 94 urte zituela, TMZ webguneak jakinarazi duenez, familia-iturriak aipatuta. Bel Airreko auzoan bizi zen Reagan, baina azken urteotan haren osasun egoerak nabarmen egin zuen okerrera.

1921eko uztailaren 6an jaio zen New Yorken (dena dela, haren biografia profesionalean dator 1923an jaio zela). Senarra hil ostean, Alzheimerra ikertzeko ekintzaile handia izan zen, presidente ohiak gaixotasun hori izan baitzuen (eta gaitz horrek jota 2004an hil egin zen).

Gainera, aktorea izan zen, eta hainbat pelikulatan parte hartu zuen, arrakasta handirik lortu gabe. Geroago, Ronald Reagan aktorea ere ezagutu zuen, eta 1952. urtean ezkondu ziren.

Reagan AEBko presidente izendatu ostean, bi legegintzaldi eman zituen Etxe Zurian, 1981 eta 1989 urte bitartean. Garai horretan Just Say No (Ezetz esan) drogaren aurkako elkartea sortu zuen.

Horrez gain, Etxe Zurian izan zen bitartean, haren senarra hiltzeko saiakera bizi zuen 1981ean, eta hari atzemandako bularretako minbiziari aurre egin behar izan zion 1987an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa