Mundua -

Errefuxiatuen krisia

Turkiarekin itxitako akordioa eta Balkanetako ibilbidea, mahai gainean

EBko Barne ministroak berriro bilduko dira gaur. Bitartean, Esloveniak Kroazia, Serbia eta Mazedoniarekin bat egin du, eta ez ditu etorkinak sartzen utziko.

Errefuxiatuak
Errefuxiatuak
Idomenin harrapatuta dauden errefuxiatuek ezingo dute Mazedoniara sartu

1:03

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errefuxiatuen krisia konpontzeko irtenbideen bila jarraituko dute gaur Europar Batasuneko Barne ministroek. Greziara heltzen diren legez kanpoko etorkin guztiak, siriarrak tartean, Turkiara erbesteratzeko, Ankararekin adostutako aurreakordioa praktikara nola eraman aztertuko dute buruzagiek.

Itunak gobernuz kanpoko erakundeen eta agentzia humanitarioen kritikak jaso ditu eta nazioarteko eragileek akordioa kezkarekin hartu dute. Besteak beste, Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR) kezka agertu du. Hala, etorkin eta errefuxiatuak kanporatzeko egitasmoa legezkoa eta Genevako Konbentzioarekin bateragarria ote den zalantzan jarri du ACNURek.

Bruselak eta EBko gobernuek, aldiz, “legezko” neurri bat dela uste dute. Erakunde horien hitzetan, Europako eta nazioarteko zuzenbidea betetzen du egitasmoak. Gai juridikoak eta teknikoak “argitzeko”, datozen egunetan egingo dituzten bilerek argi utziko dutela ziurtatu dute.

Greziatik sartzen diren etorkin eta errefuxiatu guztiak Turkiara erbesteratzea aurreikusten du planak. Kanporatu bakoitzeko errefuxiatu bat Turkiatik EBra ekartzeko konpromisoa hartu du Bruselak.

Ez da erabakirik espero

Ministroen eztabaida hasierako azterketa bat baino ez da izango; izan ere, ez da erabakirik espero. Akordioaren xehetasunak ixteko negoziazioak Donald Tusk Kontseiluko presidentearen taldea zuzentzen ari da.

Helburua martxoak 17 eta 18ko goi-bilera baino lehen zalantzak argitzea da. Ahmet Davutoglu Turkiako lehen ministroak goi-bilera horretan parte hartzea espero da.

Bestalde, Balkanetako ibilbidea ixteko iragarpenak izango duen eragina eztabaidatuko dute ministroek, Esloveniak Kroazia, Serbia eta Mazedoniarekin bat egin ondoren: ez ditu etorkinak sartzen utziko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna 2023 Migrazioa Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Serbia 2024