Mundua -

PALESTINA

Hiru palestinar hil dituzte soldadu israeldarrek Zisjordanian

198 palestinar hil dira, azken bost hilabeteotan, Zisjordanian, israeldarrekin izandako liskarretan.

Hiru palestinar hil dira bi erasotan, Zisjordanian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru palestinar hil dituzte gaur Zisjordanian, kolonia judutar baten atarian izandako bi erasotan. Israelgo armadak jakitera eman duenez, Zisjordania hegoaldean izan dira liskarrak.

Aurreneko erasoa Kiriat Arba koloniaren atean izan da, goizeko lehen orduan. Armadaren arabera, bi palestinar tiroka hasi dira, autobus-geltoki batean zain zeuden pertsonen kontra. "Ingurua zaintzen ari ziren soldaduek tiroka erantzun dute, eta bi palestinarrak tokian bertan hil dituzte", esan dute militarrek.

Handik gutxira, toki berean, ibilgailu batean zihoan palestinar bat auto militar baten kontra egiten saiatu da. Ustezko erasotzailea tiroka hil dute soldatu israeldarrek. Eraso horretan Israelgo Armadako hiru kide zauritu dira.

198 palestinar hil dira, azken bost hilabeteotan, Zisjordanian, israeldarrekin izandako liskarretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Palestina albisteak