Mundua -

asteartetik aurrera

Errusiako soldaduak Siriatik alde egitea agindu du Putinek

Presidente errusiarraren arabera, soldaduek bete egin dute misioa dagoeneko, sei hilabetez aire erasoak egin ostean. Halere, zenbait basek lanean jarraituko dute.

Vladimir Putin, Kanpo Arazoetarako ministroarekin, Kremilen egindako bilera batean. Irudia: EFE
Vladimir Putin, Kanpo Arazoetarako ministroarekin, Kremilen egindako bilera batean. Irudia: EFE
Vladimir Putin, Kanpo Arazoetarako ministroarekin, Kremilen egindako bilera batean. Irudia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindu du Errusiak Sirian dituen soldadu gehienek alde egitea, sei hilabeteko aireko operazioa bukatuta dagoela iritzita.

"Uste dut gure Indar Armatuak eta Defentsa Ministerioak zuten misioa bete egin dela erabat, horregatik, agindu diot Defentsa ministroari soldadu gehienak ateratzeko", esan du presidente errusiarrak.

Halaber, Putinek Bachar al Asad Siriako presidentearekin hitz egin du telefonoz, hartutako erabakiaren berri emateko eta, bide batez, esateko Errusiak mantendu egingo duela Jemeim duen aireko indarren basea, eta aireko indarrak orokorrean, su etena betetzen dela kontrolatu ahal izateko.

"Gure baseak, Tartus itsasoan dagoena eta Jemeimgoa, lanean izango dira. Airetik, lurretik eta itsasotik defendatuko ditugu", zehaztu du Putniek Defentsa eta Kanpo Arazoetarako ministroekin egindako bilera batean.

Hemendik aurrera, gaineratu du, baseek "su etena kontrolatu eta bake prozesua sortzeko baldintzak ezarri egin beharko dute".

"Errusiako presidenteak egiaztatu egin du Errusiako Indar Armatuak Sirian ezarritako helburu nagusiak bete egin dira", ohar batean Putinek adierazi duenez.

Gainera, Kremlinen arabera, Asadek esker onak eman dizkio Putini "terrorismoaren aurkako borrokan" emandako laguntzagatik eta herritarrei emandako laguntza humanitarioagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Vladímir Putin bideoak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Siria albisteak gaur