Mundua -

Bosgarren urtemuga

Bin Ladenen kontrako operazioaren minutuz minutukoa, Twitterren

AEBko Agentzia Zentralak txioen bidez kontatu du nola hil zuten Al Kaedako buruzagia, Pakistanen.

Obamak eta Clintonek zuzenean jarraitu zuten operazioa. Argazkia: @CIA
Obamak eta Clintonek zuzenean jarraitu zuten operazioa. Argazkia: @CIA

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osama Bin Laden Al Kaedako burua hiltzeko operazioa egin zuenetik bost urte igaro diren honetan, operazioaren nondik norakoak kontatu ditu AEBko Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIA, ingelesez) Twitterren.

Irailaren 11ko atentatuen ostean abiatutako misioa "arrakastatsu" izan zela gogora ekarri du CIAk "urte luzetako inteligentzia lanei eta ikerketa konplexu eta zehatzei esker ".

Bin Laden Abbottabad gotorlekuan (Pakistan) zegoela egiaztatu ahal izan zuen Agentziak, Al Kaedako buruzagiak erabili ohi zuen helbide elektronikoa identifikatu ondoren.

Hori lortuta, gunearen erreplika zehatza eraiki zuen CIAk, erasoa antolatze aldera.

 

 

2011ko apirilaren 29an Barack Obama presidenteak onartu zuen operazioa, eta hiru egunera burutu zuten, Obama bera eta Clinton zuzenean jarraitzen ari zirela.

 

 

Maiatzaren 2 hartan, helikopteroek 00:30ean lur hartu zuten Abbottadbad gotorlekuan. Horietako batek lurra jo zuen, baina operazioak bere horretan jarraitu zuen. Navy Seal taldeko 23 soldadu sartu ziren Bin Laden zegoen gunean, eta bederatzi minutuko epean, hura topatu eta hil zuten.

Gorpua identifikatuta, itsasora bota zuten handik ordubetera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Barack Obama bideoak Eguneko albisteak