Mundua -

Hilabete geroago

6,8 graduko lurrikara batek 'kalte txikiak' egin ditu Ekuadorren

Bertako hedabideen arabera, oraingoz ez dago biktimen berririk. Duela hilabeteko dardararen ondorioz gehien kaltetu zen lurraldeetako batean izan da gaurko lurrikararen erdigunea.

Ekuadorren, eraikin berriak egiten, joan den apirileko lur-astindu gogorraren ondoren. EFE.
Ekuadorren, eraikin berriak egiten, joan den apirileko lur-astindu gogorraren ondoren. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,8 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Ekuadorreko kosta astindu du bart, apirilaren 16an 660 hildakotik gora utzi zituen dardararen ondorioz gehien kaltetu zen guneetako batean.

Ekuadorreko Geofisika Institutuak jakitera eman duenez, bertan 02:57 zirenean gertatu da lurrikara, 14,68 kilometroko sakoneran, herrialdeko kostatik gertu, Esmeraldas probintzian.

Bertako hedabideen arabera, oraingoz ez dago biktimen berririk, eta "kalte txikiak" egin omen ditu. Agintariak egoera aztertzen ari dira oraindik, eta lasai egoteko eta balizko ebakuazio baterako prest egoteko eskatu diete herritarrei.

Lurrikara gogor horren ostean, beste lau erreplika atzeman dituzte, 5,4 graduraino iritsi direnak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Lurrikarak munduan