Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

5 urteko haur bat hil da Louisianan, bere buruari tiro eginda

Antza denez, pistola batekin jolasean ari zen. Neskatoaren aita gerrako beterano bat da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urteko neskato bat hil da larunbat honetan AEBko Louisiana estatuan, bere buruari tiro eginda. Antza denez, pistola batekin jolasean ari zen.

Larunbat goizean gertatu zen ezbeharra. Haurraren aitak Poliziari azaldu dionez, pistola batekin jolasean ari zela, nahi gabe, bere buruari tiro egin zion. Polizien arabera, pistola hori ez zegoen toki seguru batean.

Hildako haurraren aita gerrako beterano bat da.

Ezbeharraren unean, gizonaren bi alabak etxean zeuden. Antza denez, aita dutxa bat hartzen ari zen, baina 5 urteko haurraren ahizpa heriotzaren lekuko izan zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko azken ordukoa