Mundua -

GREZIA

Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua husten jarraitzen dute

Hamar egun aurreikusi ditu Greziako Gobernuak, Idomeniko kanpalekua erabat husteko. Oraingoz, ez da istilurik izan Poliziaren eta errefuxiatuen artean.

Idomeni (Grezia), atzo. Argazkia: EFE.
Idomeni (Grezia), atzo. Argazkia: EFE.
Idomeniko errefuxiatu gunea husten jarraitzen dute gaur

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua husten ari da Greziako Polizia, bigarren egunez. Atzo hasi ziren errefuxiatuak kanporatzen, eta, lehen datuen arabera, 2.031 pertsona atera zituzten, 42 autobusetan. Grezia iparraldera eraman zituzten denak, errefuxiatuak hartzeko prestatu dituzten zentroetara.

Hamar egun aurreikusi ditu Greziako Gobernuak, Idomeniko kanpalekua erabat husteko. Oraingoz, ez da istilurik izan Poliziaren eta errefuxiatuen artean.

Salonika (Greziako bigarren hiri handiena) inguruan bost harrera-zentro prestatu dituzte, Idomeniko errefuxiatuak hartzeko, eta herrialdearen iparraldean beste bi.

Atzo goizean, Poliziak emandako datuen arabera, kanpalekua husten hasi zirenean, 8.500 pertsona zenbatu zituzten Idomenin. Grezian dagoen errefuxiatu-gune handiena da, eta, adituen iritzian, Europaren migrazio-politiken porrotaren ikur bilakatu da. 12.000 errefuxiatu hartzera iritsi zen Idomeniko kanpalekua.

Idomeniako errefuxiatuen kanpamendua 9 Argarkia: efe

Argazkia: EFE

Operazioa, ofizialki, atzo hasi zuten arren, azken asteotan 2.500 pertsona inguru eraman dituzte Idomenitik antolatutako beste gune batzuetara. 400 polizia inguru ari dira parte hartzen operazioan.

Atzotik, hedabideek eta gobernuz kanpoko erakundeetako boluntarioek ezin dute Idomenira sartu; bertatik alde egitera behartu zituen Poliziak. ERT Greziako telebista kale-publikoari  eta AMNA berri-agentziari bakarrik utzi diete kanpalekuan egoten eta irudiak hartzen.

Grezian antolatutako harrera-zentroetan 8.000 lagunentzako tokia prestatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Greziako berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Zer ari da gertatzen Sirian?