Mundua -

Somalia

15 pertsona hil dituzte hotel batean izandako erasoan, Muqdishon

Al Shabab talde jihadistak bere gain hartu du erasoa. Azken hileotan hainbat atentatu egin dituzte Somaliako hiriburuko hotelen eta jatetxeen aurka.

Zenbait lagun zauritu bat eramaten. Argazkia: EFE
Zenbait lagun zauritu bat eramaten. Argazkia: EFE
Zenbait lagun zauritu bat eramaten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 15 pertsona hil dituzte eta hamarnaka zauritu dira, hotel baten aurkako atentatuan, Muqdishon (Somalia), EFE albiste-agentziak hango iturri ofiziala aipatuta zabaldu duenez.

Lehergailuz betetako auto bat zartarazi dute Ambassador hotelaren aurrean eta ondoren bost jihadista barruan sartu dira, Omar Abduullahi Balash diputatuak azaldu duenez.

Al Shabab talde jihadistak hartu du bere gain atentatuaren erantzukizuna. Azken hileotan hainbat atentatu egin dituzte Somaliako hiriburuko hotelen eta jatetxeen aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioartea Atentatuak albisteak Jihadismoa albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Ostatuak