Mundua -

Erresuma Batua

Cameronek Corbyni: 'Jainkoarren, zoaz!'

Diputatu laboristen % 80 Corbynen kontrako konfiantza mozioa babestu zuten atzo. Ed Miliband eta Gordon Brown buruzagi laboristaren dimisioaren alde agertu dira.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Cameronek Corbyni: 'Alde egin ezazu, arren!'

0:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak dimisioa emango duela agindu zuen, iragan osteguneko referendumean ‘brexit’ak garaipena lortu ondoren. Jeremy Corbyn arerioari gauza bera egiteko eskatu dio Cameronek, buruzagitza laborista uzteko, alegia.

“Jainkoarren, zoaz!", esan dio Cameronek Corbyni Komunen Ganberan. Alderdi kontserbadoreko eta laboristako kideen txaloak jaso ditu lehen ministroak. “Bera hemen eserita egotea nire alderdiaren mesederako izan daiteke, baina interes nazionalaren kontra doa”, azaldu du Cameronek.

Diputatu laboristen % 80 Corbynen kontrako konfiantza mozioa babestu zuten atzo. Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzeko kanpaina ausartagoa ez egitea aurpegiratzen diote Corbyni.

‘Itzaleko gobernua'

‘Itzaleko gobernu’ko kide gehienek dimisioa eman dute, baina Corbynek uko egin dio kargua uzteari. 2015eko irailean izendatu zuten alderdiko buruzagi.

Ed Miliband buruzagi laborista bat egin du ohiak dimisio eskaerarekin. Corbyn “kinka larrian” dagoela adierazi du Milibandek BBCn. Bera egoera horretan egongo balitz, dimisioa emango zuela erantsi du.

Era berean, Gordon Brown lehen ministro ohia dimisioaren alde agertu da. “Ez dut uste Corbynek jarraituko duenik, alde egingo du. Badaki ez duela parlamentarien konfiantzarik”, adierazi du Sky Newsen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna 2023 Erresuma Batua albisteak Brexit albisteak