Mundua -

Erresuma Batua

Boris Johnson ez da aurkeztuko Cameron ordezteko

Londresko alkate izandakoa Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzearen aldeko kanpainaren buru egon da, eta bere alderdia zuzentzeko hautagai nagusitzat jotzen zuten.

Boris Johnson. EFE
Boris Johnson. EFE
Boris Johnson ez da aurkeztuko Cameron ordezteko

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresko alkate ohiak sorpresa eman du, eta uko egin dio David Cameron lehen ministroa Erresuma Batuko Gobernuan zein Alderdi Kontserbadorean ordezkatzeko lehian aritzeari.

Johnson "brexit"aren defendatzaile sutsua izan zen ekainaren 23ko erreferendumean, eta itxaroten zenaren kontra prentsaurrekoan argitu duenez, ez du tory edo kontserbadoreen alderdiko zuzendaritza lehiatuko. "Ezin naiteke ni izan", baieztatu du hedabideen aurrean.

Londresko alkate izandakoa Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzearen aldeko kanpainaren buru egon da, eta bere alderdia zuzentzeko hautagai nagusitzat jotzen zuten.

Herrialdearen batasunaren beharra defendatu ostean eta mundu guztiak uste zuenean bere hautagaitzaren berri emango zuela, Johnsonek adierazi du bere kideekin hitz egin eta gero "ondorioztatu" duela bera ez dela pertsonarik egokiena buruzagitza hartzeko.

Johnsonen erabaki hori erreferendumaren aldeko kanpainan bere kidea izan den Michael Gove Justizia ministroak Cameron ordezkatzeko aurkeztuko dela baieztatu ondoren etorri da.

Barne hautaketan parte hartuko zuela esanez Govek egindako adierazpenak politika mundua ere harritu zuen. Aipatu barne prozesu hori irailaren 9an egingo da, eta buruzagitza eta lehen ministro berria hautatu beharko dituzte.

Orain dela gutxi egin zituen beste adierazpen batzuetan, Govek azaldu zuen bere asmoa Boris Johnsonekin batera lan egitea zela, bere alderdiko hurrengo burua “brexit”aren alde zegoen taldetik etorri behar zuela uste baitzuen.

Alderdi Kontserbadoreak gaur bukatuko du Cameronen ordezkoa izateko hautagaiak aurkeztu ahal izateko epea.

Theresa May Barne ministroak ere aurkeztu du bere hautagaitza kargu horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Erresuma Batua argazkiak David Cameron albisteak Gaurko azken orduko albistea Brexit albisteak Zer da Brexita