Mundua -

TIROKETA

Bi hildako eta 17 zauritu Floridan,diskoteka batean jazotako tiroketan

Tiroketa Fort Meyers udalerriko dantzaleku batean gertatu da, nerabeen jaialdi batean. Gainera, hiru pertsona atxilotu dituzte tiroketarekin zerikusia dutelakoan.

Bi hildako eta gutxienez 15 zauritu Floridan, tiroketa batean

1:06

Agentziak | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona hil dira eta 17 zauritu Florida hegoaldean, Fort Meyersen, dantzaleku batean izandako tiroketa baten ondorioz, konderriko Poliziak egindako lehendabiziko balantzearen arabera.

Hainbat hedabidek zabaldutako informazioen arabera, hildako bi pertsonak gizonezkoak dira eta dantzalekuaren kanpoaldean tirokatu dituzte, aparkalekuan. Gainera, zaurituetako asko egoera kritikoan daude eta beste batzuek, ordea, zauri arinak dituzte.

Hain justu Blu Club izeneko lokalean izan da gertakaria, nerabeen jaialdi batean. CBS telebista-kateak jakinarazi duenez, 30 tiro hots entzun dira, eta arma bat baino gehiago erabili dituztela uste dute.

Bertako segurtasun indarrek hiru pertsona atxilotu dituzte tiroketarekin zerikusia dutelakoan. Inguruko etxebizitza batzuetan ere tiro hotsak entzun dira, baina ez horietan ez ei da inor zauritu.

Agintariak gertaera horren nondik norakoak argitu nahian dabiltza eta oraingoz datu gutxi eman dituzte ezagutzera. "Eroen etxe bat zirudien, jendea batetik bestera lasterka ari zen. Guztiek beren lagunen izenak esaten zituzten ondo zeuden ala ez jakiteko", adierazi du lekuko batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa