Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Hildako bat eta lau zauritu Austinen izandako bi tiroketatan

Austingo Poliziak baieztatu duenez, tiroketak izan diren bi tokiak kontrolpean daude dagoeneko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez pertsona bat hil eta bestelau pertsona zauritu dituzte Austin hirian (Texas) goizaldean izandako bi tiroketatan, bertako hedabideek jakinarazi dutenez.

Hildakoa 30 urteko emakumezko bat eta jasotako tiroen ondorioz hil da, CNN telebista kateak Austin-Travis Countyko larrialdietako mediku zerbitzuak aipatuta berri eman duenez.

Zaurituetako hiru Brackenridge Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Austingo larrialdietako osasun zerbitzuek beren Twitter kontuan azaldu dutenez. Gainera, laugarren zaurituak medikuen laguntzari uko egin dio.

Austingo Poliziak baieztatu duenez, tiroketak hiriko Seigarren kalearen inguruan gertatu dira eta bi tokiak kontrolpean ei daude dagoeneko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak