Mundua -

Inbasioa

Turkiako tankeak eta indar bereziak Siriako iparraldean sartu dira

Turkiarren arabera, Estatu Islamikoari eta Siriako Alderdi Kurduari aurre egiteko egin dute; Damaskoren ustez, subiranotasun nazionala urratu dute horrela.

Ofentsiba asteazkenean hasi da. Argazkia: EFE.
Ofentsiba asteazkenean hasi da. Argazkia: EFE.
Turkiako tankeek Siriako muga zeharkatu dute

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Armadaren tankeek eta indar bereziek Turkia eta Siria arteko muga zeharkatu dute, Estatu Islamikoaren zenbait kokalekuri erasotzeko, Jarabulus hirian, "Eufratesen ezkutua" operazioan; halaber, Siriako Alderdi Kurduari ere egin nahi diote aurre. Siriako Gobernuaren esanetan, sarraldiak urratu egin du Turkiaren subiranotasun nazionala.

29 lagun hil dira Jarabulusen, Siriako Alepo eskualdean dagoen mugako hirian, talde kurdu-siriar batek zabaldutako oharraren arabera. Hiru mila lagunek baino gehiagok, gainera, hiritik alde egin behar izan dute, oharrak dioenez.

Hogei bat tanke sartu dira Siriako iparraldean. Bertan, goizaldeko lehen orduetatik, Turkiako Armadaren indar bereziak zeuden borrokan. Siriako erregimenaren iritziz, operazioak Turkiaren subiranotasun nazionala urratu du, eta, hortaz, "berehala" eteteko eskatu du.

"Terrorismoaren aurkako borroka, Siriako lurraldean egiten denean, Siriako Gobernu eta Armadarekin koordinatuta egin behar da", esan du Kanpo-arazoetarako Ministerioaren iturri batek, SANA agentziak jaso duenez.

Borroka "saihestezinak", Turkiako Armada eta kurduen artean

Batasun Demokratikorako Alderdiaren Moskuko ordezkari Abdesaliam Aliren iritzian, Turkiako Armadaren eta milizia kurduen arteko borrokak "saihestezinak" izango dira, baldin eta Ankarak erasoarekin jarraitzen badu.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak esan du erasoaldiaren helburuetako bat da herrialdearen lurralde-batasuna babestea dela. Operazioa "Sirian diharduten zenbait erakunde terroristaren aurkakoa da, Estatu Islamikoaren eta Siriako Alderdi Kurduaren aurkakoa, hain zuzen", azaldu du.

Telebista bidez zabaldu duen adierazpen batean, Mevlüt Çavusoglu Kanpo-arazoetarako ministroak EIren aurkako borrokan "ezkutuko agenda" izatea egotzi die Siriako kurduei, Sirian egun duten indarra eta lurraldea zabaltzea xede.

Turkiaren erasoa Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea Ankarara heldu den egunean bertan abiatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Estatu islamiarra berriak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Turkia Ekialde Hurbileko albisteak