Mundua -

Klima aldaketa

Txinak klimari buruzko Parisko akordioa berretsi du

Gutxienez, 55 herrialdek berretsi behar dute akordioa indarrean sartzeko. G20aren bilera egingo dute igandean eta astelehenean Txinako Hangzhou hirian.

Klimari buruzko Parisko akordioa sinatu zeneko argazkia. Artxiboko argazkia: EiTB
Klimari buruzko Parisko akordioa sinatu zeneko argazkia. Artxiboko argazkia: EiTB
Klimari buruzko Parisko akordioa sinatu zeneko argazkia. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako Herri Batzar Nazionalak -Txinako parlamentuak- klimari buruzko Parisko akordioa (COP21) berretsi du gaur.

Txinaren oniritzia akordioa indarrean sartzeko pauso garrantzitsua izango da; izan ere, gutxienez 55 herrialdek bat egin behar dute akordioarekin indarrean sartzeko.

Aipaturiko helburu hori lortzeko ezinbestekoa zen Txinaren oniritzia, Txina eta Ameriketako Estatu Batuak baitira munduan gehien kutsatzen duten bi herrialdeak (mundu osoko emisioen % 38).

Klimari buruzko Parisko akordioa lehenbailehen martxan jartzeko beharra azpimarratu dute AEBk eta Txinak, eta litekeena da Barack Obamak G20aren bilera dela-eta Txinara egingo duen bisitaren baitan bi herrialdeek akordioa berresten dutela iragartzea.

Parisko akordioak Kiotoko protokoloa ordezkatuko du 2020. urtetik aurrera, eta munduko kutsadura murriztea edota munduko tenperatura urteko bi gradu baino gutxiago igotzea du helburu.

Munduko kutsadura murriztea, edo behintzat kontrolpean hartzea da Pariseko itunaren helburua. Bereziki lortu nahi dute munduko tenperatura urteko 2 gradu baino gehiago igo ez dadin.

G20aren goi-bilera egingo dute igandean eta astelehenean Txinako Hangzhou hirian. Mundu osoko agintariak hasi dira Txinara iristen, nahiz eta goi-bilera ez den igande arratsaldera arte hasiko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Nazioarteko albisteak Txina Zer gertatu da Parisen? Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Larrialdi klimatikoa 2024 Arabiar Emirerri Batuetako klimari buruzko goi-bileraren helburuak