Mundua -

Bozketa-eguna

Errusiako parlamentua aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte gaur

Putinen alderdia da faborito nagusia, eta Krimean eta Sepastopolen ere bozkatuko dute gaur lehen aldiz.

Hauteskunde parlamentarioak Errusian, 2016 irailaren 18an. Argazkia: EFE
Hauteskunde parlamentarioak Errusian, 2016 irailaren 18an. Argazkia: EFE
Hauteskunde parlamentarioak Errusian, 2016 irailaren 18an. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parlamentua osatzeko hauteskundeak egingo dituzte gaur Errusian. Aurreikuspenen arabera, Vladimir Putinen alderdiak, Rusia Unida, irabaziko du, nahiz eta babes apur bat galdu duen. Gaur Krimean eta Sepastopolen bozkatuko dute lehen aldiz, 2014an Errusiarekin bat egin ostean.

Errusiako Behe-Ganberan (Duma) partea hartzen duten 450 aulkiak aukeratuko dituzte gaur herritarrek. Horietatik erdiak proportzionalki zehaztuko dira herrialde osoko botoen arabera; gainerakoak, berriz, zirkunskripzioka erabakiko dituzte.

Sistema horri esker, bozkatuenak lortuko ditu aulki gehien; hortaz, Rusia Unidari egingo lioke mesede, adituen aburuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia argazkiak Vladímir Putin Gaurko azken ordukoa