Mundua -

Hauteskunde legegileak

Putinen alderdiak gehiengoa lortu du Errusiako Parlamentuan

Errusiako Alderdi Komunista izan da bigarren indar bozkatuena.

Vladimir Putin, Errusiako hauteskunde legegileetan, 2016. Argazkia: EFE
Vladimir Putin, Errusiako hauteskunde legegileetan, 2016. Argazkia: EFE
Vladimir Putin, Errusiako hauteskunde legegileetan, 2016. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusia Batua alderdiko presidenteak botoen % 54,28 lortu zituen atzo Errusian izandako hauteskunde legegileetan, Hauteskunde Batzorde Nagusiak emandako datuen arabera. Dumako 450 ordezkarietatik 343 irabazi ditu.

Errusiako Alderdi Komunista izan da bigarren indar bozkatuena (42 eserleku), eta Alderdi Liberal Demokratikoa izan da hirugarrena (39 diputatu).

Errusia Zuzena (alderdi sozialdemokratatzat du bere burua) geratu da laugarren, 23 aulkirekin. Dumako eserlekuen erdiaren banaketa proportzionalean parte hartuko duen azken taldea hori da, gutxienez behar diren botoen % 5 baino gehiago lortu baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Errusia berriak Vladímir Putin bideoak Gaurko azken ordukoa