Mundua -

Erasoa

Hiru hildako, AEBko merkataritza-gune batean izandako tiroketan

Beste pertsona bat larri zauritu da, eta ustezko erasotzaileak ihes egin du.

Ustezko tirotzailea. Argazkia: EFE
Ustezko tirotzailea. Argazkia: EFE
Hiru lagun hil eta beste bat larri, AEBn izandako tiroketan

6:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil eta beste bat larri zauritu dira, bart Burlingtongo (Washington, AEB) merkataritza-gune batean izandako tiroketan, Poliziak aditzera eman duenez.

Agintariak ustezko erasotzailearen bila ari dira, agenteak iritsi baino lehen alde egin duelako. Antza denez, kamiseta beltz bat daraman gaztea da, eta bere argazkia zabaldu dute.

Erasoa 19:00etan gertatu da, errifle bat zeraman gizona Macy's merkataritza-gunean tiroka hasi denean. Ustezko egilea inguruan dagoen autobidera zihoala ikusi dute azkenekoz.

Bertako hedabideen esanetan, Poliziak tirogilearen zenbait dei jaso dituen arren, oraindik ezin izan dute egiaztatu bera izan den ala ez.

Tiroketa AEBen, irailak 24. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak