Mundua -

Etxe zurirako bidean

Clintonek eta Trumpek elkarri egindako erasoek eztabaida berotu dute

Antza denez, inoizko eztabaidarik ikusiena izan da, 100 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi baitute. Poliziaren gehiegikeriek, Clintonen mezuek eta Trumpen zerga-politikak eragin dute tentsioa.

Hillary Clinton, artxiboko argazki batean. EFE
Lehen eztabaida gogorra eta zakarra, Clintonen eta Trumpen artean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary Clinton demokratak eta Donald Trump errepublikanoak Etxe Zurirako hautagaien arteko lehen eztabaida egin dute. Debatean talka egin dute biek, ordu eta erdiz, ekonomian, arrazagatiko gatazkan, merkataritza politikan eta atzerri politikan.

Antza denez, inoizko eztabaidarik ikusiena izan da, 100 milioi lagunek baino gehiagok ikusi baitute, eta etenaldirik gabe aritu dira, 90 minutuz.

Eztabaida Hofstra Uninbertsitatean (Long Island, New York) izan da, aurreikuspenak bete ditu, eta Clintonen eta Trumpen arteko ezberdintasunak areagotu eta agerian jarri ditu. Clintonek soineko gorria jantzi du eta Trumpek jantzi grisa, gorbata urdinarekin.

Estatu idazkari ohiak eraso zuzena egin du hasieratik, eta Trumpek erronka onartu eta maila berean erantzun dio.

"Donald (Trump) higiezinen krisiaz baliatu zen", esan du Clintonek hasieran. Ondoren, "Depresio Handitik hona" izan den krisialdirik okerrena Trumpek ezarri nahi duen bezalako zerga-sistema batek (aberatsenei zergak murriztuta) eragin zuen, erantsi du.

Bestalde, Trumpek "30 urte baino gehiago kargu publikoetan" eta arrakasta handirik gabe aritu izana aurpegiratu dio.

Gai korapilatsuak heldu dira gero; arrazakeriak eta Poliziaren gehiegikeriek Charlotten, Baltimoren edo Fergusonen, besteak beste, eragindako tentsioak, esaterako.

Trumpen esanetan, "politikari demokratek hitz egiten dute, baina ez dute ezer egiten, eta ahaztu egin dituzte (afroamerikarrak)".

"Legea eta ordena Clintonek entzun nahi ez dituen hitzak dira", azpimarratu du Trumpek.

Demokraten hautagaiaren iritzian, bestalde, arma militarren eta arma handien salmenten gaineko kontrola areagotu behar da (Trump horren aurka azaldu da), eta "gure sistema judizialean arrazakeria zabalduta" dagoela onartu du.

Era berean, Clintonek esan duenez, Trump pertsonak "geldiarazi eta arakatzeko" politikaren aldekoa da, New Yorken egin zuten bezala. Eskubide zibilen defendatzaileek, aldiz, gogor kritikatu dute neurria, arrazagatiko bazterketa ahalbidetzen duelako eta epaile federal batek "Konstituzioaren aurkakotzat" jo duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB argazkiak Eguneko albisteak Donald Trump albisteak Hillary Clinton