Mundua -

Arrazagatiko gatazka AEB-n

Polizia batek gizon beltz bat hil du El Cajonen (Kalifornia)

Poliziak hilketaren aurrekoa ei den argazki bat zabaldu du Twitterren. Bertan, biktima ikus daiteke eskuetan duen objektu bat agenteei zuzentzen.

El Cajoneko Poliziak Twitterren zabaldutako irudia
El Cajoneko Poliziak Twitterren zabaldutako irudia
Protestak San Diegon, poliziak afroamerikar bat tiroz hil ostean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia batek gizon beltz bat hil du El Cajonen (Kalifornia, AEB), bertako agintariek jakinarazi dutenez.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, protestak egon dira herri horretako polizia-etxearen aurrean.

Jeff Davis El Cajoneko poliziaburuak azaldu duenez, kalean zebilen eta jokaera arraroa zuen gizon batengana hurbildu ziren bi agente, astearte arratsaldean. Poliziek "hainbat agindu" eman zizkioten arren, gizonak ezikusiarena egin zuen eskuak poltsikoan zituela.

"Une batean, objektu bat atera zuen praketako poltsiko batetik, bi eskuekin oratu eta agenteengana zuzendu zuen". Agenteetako batek objektua arma zela pentsatu zuen, eta tiro egin zion, hainbat aldiz. Besteak pistola elektrikoa erabili zuen.

Los Ángeles Times egunkariaren arabera, ikerlariek ez dute armarik topatu.

El Cajoneko Poliziak hilketa gertatu aurrekoa ei den argazki bat zabaldu Twitterren.  Bertan ikus daitekeenez, biktimak objektu bat du esku artean, eta agenteei zuzentzen du. Irudian ez da ikusten zer duen eskuetan. Argazkia bideo batetik hartuta dagoela esan du Poliziak, eta Fiskaltzaren esku dago jada.

Duela astebete antzeko gertakariak jazo ziren Charlotten (Ipar Karolina). Istilu larriak izan ziren han, eta larrialdi egoera ezarri behar izan zuten agintariek.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Ameriketako Estatu Batuak berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Erailketak albisteak Polizia indarkeriaren kasuak