Mundua -

2005eko grabaketa

Trump 'emakumeei nahi duena egiteaz' harro agertu da bideo batean

'Ospetsua zarenean, emakumeek nahi duzuna egiten uzten dizute, nahi duzuna egin dezakezu (…). Alutik hel diezaiekezu. Denetarik egin dezakezu', esan du Trumpek 2005eko grabazio batean.

Donald Trump. Argazkia: EFE
Donald Trump. Argazkia: EFE
Donald Trump. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Washington Post egunkariak Donald Trump Etxe Zurirako hautagai errepublikarraren elkarrizketa pribatu bat zabaldu du. Grabazioan, emakumeei nahi duena egiten saiatzen dela azaltzen du. "Oso famatua zarenean nahi duzuna egiten uzten dizutelako", dio.

2005ean Trumpek Billy Bush "Hollywood Access" saioaren aurkezlearekin autobus batean izandako elkarrizketa entzun daiteke bideoan, eta komentario matxistak eta iraingarriak egiten ditu.

Batetik, ezkondutako emakume batekin oheratzen saiatu zela kontatu du, nahiz eta helburua ez lortu: "Txakur bat balitz bezala bota nion amua, baina ez nuen lortu. Ezkonduta zegoen jada (…). Orain, berriz ikusi eta titi faltsuak dituela konturatu naiz, guztiz aldatu du itxura", esan dio.

Bestetik, Trumpek parte hartu behar zuen telebista-saioko aurkezlea autobus kanpoaldean ikusi zuenean, hari buruz hizketan hasi ziren: "Zure neska oso ederra da (…). Tic-Tac bat jango dut (mentazko gozoki bat) badaezpada ere, musu eman behar baldin badiot prest egoteko".

"Emakume politek erakarri egiten naute automatikoki. Musu ematen diet, iman baten moduan, ezin dut itxaron ere egin (…). Gainera, oso ospetsua zarenean, nahi duzuna egin dezakezu (…). Alutik heldu. Nahi duzuna egin dezakezu", esan du Trumpek grabazioan.

Trumpek barkamena eskatu du ohar labur batean, bideoa dela eta "norbait mindu baldin badu". "Duela urte asko izandako aldagelako elkarrizketa baino ez da. Bill Clintonek askoz ere gauza okerragoak esan dizkit golf-zelaian, nik hemen esandakoak baino larriagoak".

AEBko bi presidentegaien (Trump errepublikarra eta Hillary Clinton demokrata) telebistako bigarren eztabaida baino bi egun lehenago argitaratu dute informazioa. Clintonek Twitterren salatu duenez, grabazioa "ikaragarria" da, eta "ezin dugu gizon hori AEBko presidente izan dadin onartu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB argazkiak Eguneko albisteak Donald Trump albisteak