Mundua -

Habana

Kubak Iraultza plazan omenduko du gaur Fidel Castro

Boliviako, Ekuadorko eta Venezuelako presidenteak eta Espainiako errege emeritua bertan izango dira, besteak beste. AEBk ez du ordezkaritzarik bidaliko eta Vladimir Putin ez da joango.

Kubak Fidel Castrori omenaldia egingo dio gaur Habanako Iraultza Plazan. Argazkia: EFE
Kubak Fidel Castrori omenaldia egingo dio gaur Habanako Iraultza Plazan. Argazkia: EFE
Laugarren dolu eguna Kuban

1:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur Fidel Castrori omenaldia egingo diote Habanako Iraultza plazan. 90 urte zituela ostiralean hil zen Fidel Castroren errautsak Iraultza plazako Jose Martiren memorialean jarri dituzte ikusgai.

Omenaldi ekitaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da (Euskal Herrian goizaldeko ordubata denean), eta Kubako zein nazioarteko ordezkariek protagonismoa izango dute. Raul Castroren Gobernuak omenaldiaren inguruko xehetasunak eman ez baditu ere, Kubako presidenteak hitzaldia ematea espero da.

Nazioarteko hainbat buruzagi gaurko omenaldian izango dira, besteak beste, Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, Evo Morales Boliviako presidentea, Daniel Ortega Nikaraguako presidentea, Rafael Correa Ekuadorko presidentea eta Enrique Peña Nieto Mexikoko presidentea.

AEBk ez du ordezkaritzarik bidaliko eta Errusiako, Frantziako, Erresuma Batuko eta Alemaniako buruzagiak ez dira joango. Dena den, azken lau herrialde horiek ordezkaritza bat bidaliko dute.

Europatik, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa eta Juan Carlos I.a Espainiako errege emeritua bertan izango dira. Bestalde, Euskal Herritik, Arnaldo Otegik omenaldian izango zela baieztatu bazuen ere, azkenean ez du Habanara bidaiatu Biarritzeko aireportuan hegazkinera igotzea eragotzi diotelako, Naiz atariaren arabera, Ameriketako Estatu Batuetako aire eremua sartzea debekatuta duelako.

Afrikatik, Robert Mugabe Zimbabweko buruak, Teodoro Obian Ekuatore Gineako presidenteka eta Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak parte hartuko dute ekitaldian.

Iluntzeko omenaldiaren ondoren, Fidel Castroren errautsak Santiagora, Kubako bigarren hirira, eramaten hasiko dira asteazkenean.

Larunbatean iritsiko dira errautsak Santiagora eta Antonio Macedo plazan omenaldia egingo diote. Egun bat geroago, igande goizeko zazpietan Santa Ifigenia hilerrian lurperatuko dute, Jose Marti ehortzita dagoen eremu berean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken ordukoa Kuba