Mundua -

HEGAZKIN ISTRIPUA KOLONBIAN

Chapecoensek hegaldia aldatu behar izan zuen ordu batzuk lehenago

Charter hegaldi bat hartzeko asmoa zuen, baina Brasileko Abiazio Agintaritzak hegazkin komertzial batean sartzea erabaki zuen.

Iturria: EFE
Iturria: EFE
Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chapecoense Brasilgo futbol taldeak Kolonbiarako hegaldia aldatu behar izan zuen azken orduan, Brasilgo abiazioko agintariek Medellin hirirako charter hegaldi bat hartzea eragotzi ziotelako. Hori dela eta, Medellinera iritsi baino lehentxeago istripua izan duen hegazkin komertziala hartu zuen Chapecoenseko ordezkaritzak.

Hegazkinez aldatzea eta Sao Paulotik aurreikusitakoa baino bi ordu geroago ateratzea gero gertatuko zen ezbeharraren hasiera izan zen.

Brasilgo Chapecoense futbol taldea Hegoamerikako Kopako finalerako sailkatu zen eta joaneko partida jokatzera zihoan Medeillinera. Talde brasildarrak alokatutako hegazkin batean egin nahi zuen bidaia, baina herrialde horretako Abiazio Zibileko Agentziak ez zion horretarako baimenik eman.

Ondorioz, taldearen zuzendaritzak aurreikusitako plana albo batera utzi zuen, eta Brasildik Boliviako Viru Viru nazioarteko aireportuan eskala egin eta Medellinera hegaldi komertzial batean joatea erabaki zuen.

CP2933 zenbakia duen hegazkinak istripua izan du bart Jose Maria Cordoba Medellingo (Kolonbia) aireportura hurbiltzen ari zenean, eta hegazkinean 81 pertsona zihoazen; 72 bidaiari eta tripulazioko bederatzi kide.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Hegazkin istripuak albisteak Gaurko azken ordukoa Zer gertatu da Kolonbian? Brasil azken ordukoa