Mundua -

Azken agurra

Fidel Castroren errautsak Kubako Santiagora iritsi dira

Kubako Santiagoko milaka biztanlek egin diote ongietorria agintari kubatarraren errautsei, txalo eginez, bandera kubatarrak eta Castroren argazkiak aldean zeramatzatela.

Fidel Castroren errautsak Kubako Santiagora iritsi dira. Argazkia: EiTB
Fidel Castroren errautsak Kubako Santiagora iritsi dira. Argazkia: EiTB
Fidel Castroren errautsak Kubako Santiagora iritsi dira. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castroren errautsak larunbat honetan iritsi dira Kubako Santiagora. Han lurperatuko dute bihar, eta herritarrek agur esan ahal izango diote agintari ohiari ekitaldi jendetsu batean.

Errepide nagusiko bi aldeetan, Santiagoko milaka biztanlek egin diote ongietorria errautsak zekartzan ibilgailuari. Txalo-zaparradak, Kubako banderak eta Castroren argazkiak izan dira nagusi. Irudi bera ikusi ahal izan da lau egunetan uharte osoan barrena egindako ibilbidean.

Presidente ohiaren errautsak zeramatzan segizioa joan den azaroaren 30ean abiatu zen Habanatik, eta mila kilometro baino gehiago egin ditu "Askatasunaren Karabana"k 1959an egindako bidearen kontrako noranzkoan. Izan ere, urte hartan, iraultza kubatarra irabazi berri zuten "bizardunek" Kubako Santiagotik Habanarako bidea egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Fidel Castro Gaurko azken orduko albistea Kubako albisteak