Mundua -

hauteskundeak

Van der Bellen ekologista izango da Austriako presidente berria

Aurreikuspenen arabera, Van der Bellenek 2 milioi boto jaso ditu, eta Hoferrek, berriz, 1,9 milioi boto inguru.

Van der Bellen, Austriako presidente berria. Argazkia: EFE
Van der Bellen, Austriako presidente berria

1:03

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexander Van der Bellen ekologista Norbert Hofer ultranazionalistari gailendu zaio igande honetan Austrian egin diren hauteskunde orokorretan, ORF telebista publikoak plazaratutako inkesta baten arabera.

Alexander Van der Bellen ekologista Norbert Hofer ultranazionalistari (Austriako Alderdi Liberala, FPÖ) gailendu zaio igande honetan Austrian egin diren hauteskunde orokorretan. Van der Bellek botoen %53,6 pilatu ditu eta Hoferrek, berriz, %46,4.

ORF kate publikoari egindako adierazpenetan baieztatu du FPÖko hautesleengana era aktiboan hurbildu nahi duela, "kontuan izan behar diren oinarrizko beldurrak baitituzte".

"Nire asmoa da kalean aurkitzen nauen jendeak 'gure presidentea' esan dezala eta ez 'presidentea' bakarrik", gaineratu du.

2017an (2018an izan beharrean) Austrian hauteskunde aurreratuak egoteko aukerari buruz, presidente hautetsiak adierazi du hori Legebiltzarraren erabaki bat dela.

Hoferrek porrota onartu du

Bere aldetik, Norbert Hofer ultranazionalistak bere porrota onartu du gaurko hauteskundeetan, eta Van der Bellen zoriondu du garaipenarengatik.

"Zorionak ematen dizkio Alexander Van der Belleni bere garaipenarengatik, eta austriar guztiei elkarturik egon daitezela eta batera lan egin dezatela eskatzen diet. Guztiok gara austriarrak, ez du axola zer erabaki dugun hautetsontzi", adierazi du hasiera batean Facebook bidez argitaratutako mezu batean.

"Lagun maiteok. Eskerrak ematen dizkizuet, era ederrean lagundu didazue, eta erabat triste nago oraingo honetan ez delako ondo atera. Gure Austria zaintzea asko gustatu izango litzaidakeen", gaineratu du.

Ondoren, telebista publikoan egon da, eta han esan duenez, bere burua aurkeztuko 2022ko hauteskundeetan, "izan ere, jende askok babestu nahi gaurkoan, eta haiekiko zorretan sentitzen naiz", zehaztu du.

Gaurko hauteskundeek politika nazionalean izan dezaketen ondorioei dagokienez, Hoferrek iragarri du Gobernuak (sozialdemokratez eta demokristauez osatutakoak) ez duela askoz gehiago iraungo.

"Nire xedea da hurrengo hauteskundeetan FPOri nire ekarpena egitea". Hauteskunde horietan bere alderdiko bigaren zerredagai gisa aurkeztuko da, Heinz-Christian Strache buruaren atzetik.

"Sistemaren kanpaina"

Bere aldetik, Heinz-Christian Strache FPÖ alderdiko buruak ziurtatu duenez, "sistemaren kanpaina masiboa egon da" Hofer bere hautagaiaren kontra hauteskunde-kanpainan zehar.

"Aldaketaren hautagaia zen Hoferrenganako beldurrak bere emaitza izan du", azaldu du ORF kateari egindako adierazpenetan.

Bere alderdiak "historiako emaitzarik onenak" izan ditu, "baina atsekabetuta nago, hauteskunde hauek Hoferrekin irabazteko itxaropenak nituen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europako herrialdei buruzko albisteak Gaurko azken orduko albistea Austria