Mundua -

Konstituzioaren erreforma

Italiarren % 59,11 Renzik proposatutako erreformaren aurka azaldu dira

Italiako lehen ministroak Konstituzioaren erreforma-sortaren inguruko galdeketa egin du, eta hiritarrek ez diote babes nahikorik eman.

Renzi, erreferendumaren emaitza ezagutu eta gero, hedabideen aurrean. Argazkia: EFE
Renzi, erreferendumaren emaitza ezagutu eta gero, hedabideen aurrean. Argazkia: EFE
Renzi, erreferendumaren emaitza ezagutu eta gero, hedabideen aurrean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezetzaren aldekoak gailendu dira atzo, igandean, Italian Konstituzioaren erreformaren inguruan egindako erreferendumean. Matteo Renzik proposatutako erreforma-sorta egitea galdetu diete herritarrei, eta boto-paperen % 59,11k ezetz esan diote. % 40,89 azaldu dira Gobernuaren buruak proposatutako erreformaren alde.

Guztira, 19.019.197 boto-emaile agertu dira kontra, eta 12.706.340, berriz, alde.

Emaitza ezagutu eta gero, Renzik iragarri du dimisioa aurkeztuko diola astelehenean Sergio Mattarella Errepublikako presidenteari, berak proposatutako erreformak kale egin duelako.

Renziren porrota igande iluntzean, 23:00etan, iragarri zuten hauteslekuetan egindako inkesta batzuek, hedabideek ondoren zabaldu zutenez.

Oraindik atzerriko botoak zenbatzea falta da. Lau milioi hautesle inguru bizi dira atzerrian, eta horien % 27,25ek bozkatu dute.

Italiako erreferendumean 51 milioi pertsonak zuten bozkatzeko eskubidea, eta 07:00etatik 23:00etara izan dira zabalik hauteslekuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Italia